Haur danborrada antolatzeko borondresak behar dira

2023 / 04 / 26

Haur danborrada klasikoa izan da Eskoriatzako San Pedro jaietako egitarauan, baina azken urteotan ez du une gozorik bizi izan, gero eta haur gutxiagok parte hartu duelako eta, gainera, gero eta zailagoa zelako antolaketarako boluntario taldea lortzea. Iaz, erantzun oso eskasa egon zen hainbat deialdi egin ondoren, eta azkenean, bertan behera uzteko erabakia hartu zen.

Aurten ere danborrada antolatzeko deia egin zaie gurasoei, baina ez da erantzunik jaso. Beraz, danborrada berriro suspenditu  baino lehen, beste astebetez luzatuko da antolakuntzan izena emateko epea, datorren maiatzaren 2ra arte.

Parte hartzeko prest bazaude, bidali whatapp-a zure izenarekin 650 49 51 66 zenbakira eta, talde nahikoa osatuz gero, bilera bat egingo dugu prestaketekin hasteko.

Animatu eta parte hartu!!!