Haur txikiak aldatzeko mahaia kultur etxeko komunean

2023 / 10 / 11

Kultur etxeko beheko solairuko komunak, erabilera publikokoak dira  eta herritar askok erabili ohi dituzte.

Guraso batzuek bideratuta, plaza inguruan haurrak aldatzeko mahaia jartzeko eskaera jaso zuen Udalak; beste udal eraikin batzuetan halakoak badauden arren, kultur etxean halakorik ez zegoela ikusita, bat jartzea erabaki da.

Hori horrela, dagoeneko kultur etxeko komun publikoetan, haurrak aldatzeko mahaia erabilgarri dago.