Haurren danborradan izena emateko epea zabalik

2023 / 05 / 10

Aurten boluntario talde batek egingo duen lanari esker,  jaietako haurren danborrada berreskuratuko da, eta espero dugu haur askok parte-hartzea.

Danborrada ekainaren 29an izango da, arratsaldeko 19:00etan,  eta bertan 4 urtetik hasi eta DBHko 2.mailara arteko guztiek parte hartu ahal izango dute, hau da, 2009 eta 2019 artean jaiotakoek.

Entseguak astelehen eta asteazken guztietan egingo dira, maiatzaren 29tik ekainaren 26ra bitartean, 18:00etatik 19:00etara Joseba Iñurrategi udal pilotalekuan.

Danborradan parte-hartzeko izen-ematea, maiatzaren 19a baino lehen egin beharko da azpiko formularioan.

IZEN EMATEA