Haurren kuadrilla arteko jolasak Sanpedroetan

2024 / 06 / 05

Ekainaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, haurren kuadrilla arteko jolasak antolatu dira San Pedro jaiei hasiera emateko Zaldibar Antzoki kanpoaldean.

9 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu ahalko dute parte, hau da, LH4, LH5 eta LH6  ikasturteetako ikasleak.

Hona hemen izena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Gutxienez 4 pertsonaz eta, gehienez, 6 pertsonaz osatutako taldea izan behar du.
  • Taldeari izen bat jarri beharko zaio.
  • Parte hartzaileak kolore bereko kamisetarekin etorri beharko dira.
  • Izen emateko azken eguna ekainaren 23a izango da.
  • Izena emateko lotura HEMEN