Haurrentzako eta nerabeentzako ekintza bereziak, udaberriko oporretan

2024 / 03 / 06

Tortolis ludotekak eta Gaztelekuak Aste Santu aurreko opor-egunetarako egitarau berezia prestatu dute, hala martxoaren 25, 26 eta 27an aisialdi eskaintza berezia egongo da.

UDABERRIKO EKINTZA BEREZIAK (3-12 urte)

  • Egunak: martxoak 25, 26 eta 27
  • Nori zuzenduta: 3-12 urte bitarteko haurrentzat (HH eta LH osoa)
  • Ekintzak: altxorraren bila, bizikleta irteera, sukaldaritza, erronka jolasak…
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Izena emateko azken eguna: martxoaren 18a
  • Prezioa: 30€
  •  Izena emateko 

UDABERRIKO OPORRALDIA DBH1-DBH4

Martxoaren 25ean eta 26an izango da Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatu duten ekintza berezien programa hau, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.

  • Martxoaren 25ean, Aretxabaletan pasako dute eguna: txapelketak, bingo musikatua, bazkaria eta kontzertu akustikoa izango dute.
  • Martxoaren 26n, Eskoriatzan pasako dute eguna: jan-ginkana, Gaztetxef lehiaketa eta bazkaria egingo dituzte.

Bi egunetako ordutegia honakoa izango da 11:00 – 18:30

Parte-hartzaileen artean askotariko sariak banatuko dira: Escape Roomerako sarrerak, Salting-erako sarrerak, Paulanerren afariak…

Izena ematea: martxoaren 1 – 17 gaztelekuan.
Prezioa: 5€