Hauteskunde orokorretako errolda ere ikusgai

2015 / 11 / 05

Abenduaren 20an izango dira Estatu mailako hauteskunde orokorrak eta bertan parte-partzeko errolda erakusketa publikoan dago. Asteon jakinarazi dugu Herri Kontsultarako errolda ere ikusgai dagoela, eta baliteke nahasgarria izatea, baina kontuan izan behar da bi errolda direla.

Hauteskunde Orokorretarako errolda hau azaroaren 9a arte egongo da ikusgai, udaletxeko Harrera Zerbitzuan 9:00etatik 14:30era.