Herriguneko auzoetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak

2024 / 04 / 08

Gaur, 2024ko apirilak 8, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzako herriguneko auzoetan jaietak antolatzeko dirulaguntzen oinarriak

Onuradunak

  • Erakundeak 
    • Egoitza Eskoriatzan izatea, eta bere jarduera, nagusiki, herri honetan garatzea.
    • Agiri bidez egiaztatu ahal izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela dirulaguntza eskatzen den egunean.
  • Pertsona fisikoen taldeak
    • Adinez nagusiak eta Eskoriatzan erroldatutakoak izan beharko dira. Herritar taldeak izanez gero, arduradunen izen-abizenak eta NANak adierazi beharko dira.
    • Kasu horretan, berariaz jaso beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko erabakian, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira.

Eskaerak eta epeak.

Eskaerak sinatuta, eredu normalizatuaren arabera eta dagokien dokumentazioarekin batera, modu presentzialean edo telematikoan, aurkeztu beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzak 9.

Dokumentazioa

  • Dirulaguntza eskatzeko inprimakia
  • Programa edo jarduera azaltzeko txostena. Bertan, beharrezkoa izango da ondorengo puntu guztiak eta bakoitza jasotzea:
    • Jai programaren deskribapena.
    • Jarduera egingo den data zehatzak eta jardueraren iraupena.
    • Jarduera egiteko dituen baliabide tekniko eta materialak eta giza baliabideak.
    •  Jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa.
  • 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

Iragarkia eta oinarriak (GAO)

Informazio gehiago: HAZI (943 71 46 88)