Hitzaldia: Itzalitako gaba beltza berpizten
2021 / 10 / 22 Zer  gertatzen  da  urriaren  31  iluntzean?  Gau  horren  inguruan  sortzen  ari  diren  ospakizun  berrienganako  hurbilpena  da  hitzaldia;   Arimen  Gaua,  Halloween eta Gau  Beltza izenekin  burutzen  diren  jaietan  barneratu  dira  Josu  Ozaita  eta  Jaime  Altunak  buruturiko  ikerketa  etnografikoaren  bidez  2015ean  jasotako   Juan  San  Martin  Bekari  esker.
Zer  gertatzen  da  urriaren  31  iluntzean?  Gau  horren  inguruan  sortzen  ari  diren  ospakizun  berrienganako  hurbilpena  da  hitzaldia;   Arimen  Gaua,  Halloween eta Gau  Beltza izenekin  burutzen  diren  jaietan  barneratu  dira  Josu  Ozaita  eta  Jaime  Altunak  buruturiko  ikerketa  etnografikoaren  bidez  2015ean  jasotako   Juan  San  Martin  Bekari  esker.
Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira beste zenbait herritan, eta, badirudi,, datozen urteetan gehiago sortuko direla erakargarritasun handiko elementuak biltzen dituen jaia baita: gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak …
Haurrek kaleak hartzen dituzte urriaren 31ko arratsetan eta haien bizipen eta gogoetak bildu dituzte bi antropologo hauek. Horrekin batera, helduen haurtzaroko kontakizunak jaso dituzte, ospakizun hauetan egon den bilakaera aztertzeko. Ameriketako Halloween jaiaren ahotsak gure belarrietara iritsi aurretik, udazkeneko arratsalde ilunetan kalabaza arimadunek euskal herrietako bide-bazterrak argitzen baitzituzten.
- Hitzaldia: urriak 27
- Ordua: 19:00
- Lekua: Zaldibar Antzokia
