Hitzaldia: Itzalitako gaba beltza berpizten

2021 / 10 / 22

Zer gertatzen da urriaren 31 iluntzean? Gau horren inguruan sortzen ari diren ospakizun berrienganako hurbilpena da hitzaldia;  Arimen Gaua, Halloween eta Gau Beltza izenekin burutzen diren jaietan barneratu dira Josu Ozaita eta Jaime Altunak buruturiko ikerketa etnografikoaren bidez 2015ean jasotako  Juan San Martin Bekari esker.

Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan.  Festa berriak sortu dira beste zenbait herritan, eta, badirudi,, datozen urteetan gehiago sortuko direla erakargarritasun handiko elementuak biltzen dituen jaia baita: gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak …

Haurrek kaleak hartzen dituzte urriaren 31ko arratsetan eta haien bizipen eta gogoetak bildu dituzte bi antropologo hauek. Horrekin batera, helduen haurtzaroko kontakizunak jaso dituzte, ospakizun hauetan egon den bilakaera aztertzeko. Ameriketako Halloween jaiaren ahotsak gure belarrietara iritsi aurretik, udazkeneko arratsalde ilunetan kalabaza arimadunek euskal herrietako bide-bazterrak argitzen baitzituzten.

  • Hitzaldia: urriak 27
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaldibar Antzokia