H@ZIren bulego birtuala erabilgarri BIBLIOTEKAN

2022 / 12 / 02

H@ZI (Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala) udaletxean, astelehenetik ostiralera, 8etatik 14:30era ematen den zerbitzua da.

Eskoriatzako Udalak H@ZI zerbitzua helburu honekin sortu zuen: “leihatila bakar” bezala lan egiteko eta lan egiteko modu berriei egokitutako zerbitzua eskaintzeko, hau da, herritarrari arreta integrala eskaintzeko.

Zerbitzu hori indartzeko bulego birtual bat jarri zen H@ZIn bertan proba modura, eta, ondoren, udal bibliotekara eraman zen.

Arazo tekniko batzuk konpondu ondoren, esan nahi dizuegu dagoeneko martxan eta erabilgarri dagoela bibliotekaren ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:00etara eta 16:15etik 20:00etara, eta, larunbatetan, 10:30etik 13:00etara.

Bideo honetan jasotzen dira bibliotekan dagoen bulego birtual honen erabilgarritasunari buruzko zenbati adibide.