Ibarraundiren desakfezioa jendaurrean
2026 / 03 / 24
Martxoaren 20ko GAOn argitaratu zen Eskoriatzako udalbatzak 2026ko otsailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakia, museo-zerbitzu publikoari atxikitako Ibarraundi eraikina desafektatzeko espedientea onartzeari buruzkoa.
Horrekin, eraikinaren kalifikazio juridikoa aldatu nahi da bere erabilera, partzialki, Eskoriatzako Beheko Errota Musika Eskolari lagatzeko, bere jarduerak egin ditzan.
Espedientea jendaurrean jartzen da interesdunek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Espedientea udaletxean kontsultatu daiteke eta alegazioak jartzeko azkeneko eguna maiatzaren 7a izango da.
