Inauterietako bazkarirako txartelak salgai

2024 / 01 / 25

Otsailaren 10ean izango da inauterietako herri bazkaria 14:30ean kiroldegian, eta urtarrilaren 26tik aurrera erosi ahal izango dira txartelak.

Txartelak erosteko aukera:

Menua eta prezioa

Menua (+18 urte): 20 euro

  • Pasta entsalada
    Oilaskoa saltsan
    San Markos tarta
    Ardo ondua, sagardoa eta ura
    Kafea eta txupitoa

Menua (17 urtera arte): 13 euro

  • Pasta entsalada
    Oilaskoa saltsan
    Jogurta
    Ura eta freskagarriak

Mahai erreserba

Bazkarian parte-hartzen dutenek, kuadrilakoak elkarren ondoan esertzea bermatzeko, lekua erreserbatu ahal izango dute, honako telefonora whatsapp mezua bidalita:

650 49 51 66

Bazkalostean MOTO DJarekin dantzaldia egongo da kiroldegian, eta bazkarian parte-hartu ez dutenak ere bertaratu ahal izango dira. Arratsaldeko 18:15etatik aurrera mozorro lehiaketako sari banaketa eta Laket taldearekin dantzaldia egongo da plazan.

Animatu eta parte-hartu!!