#IZANBIRALA gazteei zuzendutako lehiaketa martxan da

2022 / 10 / 20

Gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea du helburu kanpaina honek. 13 eta 25 urte bitarteko gazteentzat aurreikusitako lehiaketa da eta bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik.

Lehiaketak 2 fase izango ditu.

Lehenengo fasea

Lehiaketaren lehen faserako 2 erronka aurkezten dira:

  • Euskaraz ez den abesti baten euskarazko bertsioa egitea. Kasu honetan, lehiatzaileek beraien bertsioa sortu eta beraien TikTok kontura igo beharko dute  #izanbirala eta #jarriErritmoa traolak erabiliz eta  gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera bidaliz.
  • Meme bat egitea. Kasu honetan, parte hartzaileek sortutako memea posta elektroniko bidez bidali beharko dute gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera, “Meme lehiaketa” izena adieraziz. Ondoren, epaimahaiak aukeraketa bat egin eta horiek GozatuSareanEuskaraz instagram kontura igoko ditu.

Parte hartzaileek erronka baten edo bietan parte har dezakete.

Epea: urriaren 17tik 27ra izango da.

Bigarren fasea

Bigarren fasean beste bi erronka proposatuko dira. Bi egoera parodiatzea proposatzen da.

  1. Familian ematen diren egoerak #NireFamilianEre
  2. Lagun artean ematen diren egoerak #NireKuadrillanEre

Aukeratutako egoeraren parodia grabatu eta beraien kontura igo beharko dute parte hartzaileek #izanbirala eta erronkari dagokion traola erabiliz. Gainera parte hartzaileek posta elektroniko bidez bidali beharko dute gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera izena eta erronka adieraziz.

Epea: azaroaren 7tik azaroaren 20ra izango da.

Sariak

Erronka bakoitzean bi irabazle egongo dira:

  • 200€ko saria eduki originalenari, umoretsuenari eta kalitate tekniko altuena duenari emango zaio.
  • 150€ko saria TikTok-eko erronken kasuan Like kopuru altuena duenari eta Meme lehiaketan irisgarritasun handiena izan duenari emango zaio.

Irabazlea erabakitzeko modua: Erronka bakoitzaren irabazlea Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako bi kidek eta bi adituk osatutako epaimahaiak aukeratuko du. Saritutako bideo eta meme guztiak, ikusgai jarriko dira www.gozatusareaneuskaraz.eus webgunean.

Antolatzailea: Hizkuntza Politikarako departamentua.

Oinarriak osorik

Informazioa gehiago