Jaiak antolatzeko dirulaguntzak
2026 / 04 / 24
2026ko apirilaren 22an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzako auzo eta elizateetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak.
Deialdi horren helburua da herrian gizartea eta kultura dinamizatzea, herritarren parte-hartzea bultzatuz eta tokiko tradizioak indartuz auzo eta elizateetan antolatzen diren jai herrikoien
bidez.
Dirulaguntza eskuratu ahal izango dute irabazi-asmorik gabeko elkarteek, jai-batzordeek eta herritarrei irekita dauden auzoetako jaiak antolatzen dituzten bestelako kolektiboek.
Dirulaguntzek antolaketa gastuen zati bat finantzatzen lagunduko dute: kultur ekitaldiak, haurrei zuzendutako jarduerak, azpiegiturak, komunikazioa…
Argitaratutako oinarrietan jasotzen dira parte hartzeko baldintzak, eskaerak baloratzeko irizpideak eta dirulaguntzak emateko prozedura. Besteak beste, kontuan hartuko dira jardueren izaera parte-hartzailea, interes kulturala eta soziala, euskararen sustapena eta berdintasuna.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 25ean bukatzen da.
- GAO
- Dirulaguntzak eskatzeko orria
- Txostena eta aurrekontua (I ERANSKINA)
- Online tramitazioa
- Informazio gehiago
