Jaietan erdiko bidea autoentzako itxiko da
2024 / 06 / 26Ostiralean, ekainaren 28an hasiko diren San Pedro jaiak direla eta, erdiko kalea autoentzako itxi egingo da eta oinezkoek bakarrik erabiltzeko geldituko da.
Ekainaren 28ko eguerdiko 12:00etan itxi eta uztailaren 2ko goizeko 9:30ak arte egongo da itxita Jose Arana kaleko 9.zenbatik (Arbiñosteko irteera) Gaztañadui kaleko 9.zenbakira (Antsoategiko biribila). Argazkian marra gorriz markatutako bidea.
Trafiko desbideraketa
Halakoetan egin ohi den moduan, Gasteizetik Arrasaterako noranzkoan trafikoa Dorleta auzotik desbideratuko da, Olazar auzoan behera, Antsoategiko biribilgunera irtengo dute autoek. Argazkian marra laranjaz eta geziz markatutako bidea.
Autobusak
Aldaketa horien ondorioz autobusek ibilbidean aldaketaren bat egin behar badute ere, ordutegietan eta autobus-geltokietan ez da aldaketarik egongo.