Jaso Eskoriatzako kultur gida WhatsApp-ez

2023 / 02 / 01

Pandemia hasi zenean eta alarma egoeraren ondorioz, Eskoriatzan paperezko kultur gida postontzietan banatzeari utzi zitzaion.  Berriz ekitaldiak antolatzen hasita, udalean gai honi buruzko hausnarketa egiteko aprobetxatu zen: gastu ekonomikoa zein paperaren erabilerari dagokiona aztertu ziren, gida postontzietan banatzea erabilgarria edo komenigarria den… eta gida beste medio batzuetatik zabaltzeko aukerak ere aztertu ziren.

Horren ondorioz, hedapen modu berriei begira kultur gida hilero whatsappez bidaltzen da, eta gaur egun 300 lagun baino gehiago dira modu horretara jasotzen dutenak.

Oraindik jasotzen ez dutenek, kultur gida hilean behin whatsappez jaso nahi badute, honako hau egin beharko dute:

  • 650 49 51 66 zenbakia mugikorreko kontaktuetan gehitu. (Oso inportantea da zenbaki hori kontaktuetan gehitzea, bestela ez baita mezurik jasoko.)
  • Zenbaki horretara whatsapp mezua bidali izena eta abizena jarrita.

Mezuak jasotzeari utzi nahi zaionean, nahikoa izango da zenbaki berera mezua bidaltzea “Ez dut gida jaso nahi” esanez, eta banaketa-zerrendatik kenduko da.

Adibide gisa, horrelakoa izango da whatsapp-ez bidaliko den gida baina irudi formatuan: otsaileko gida