Jaso Eskoriatzako kultur gida WhatsApp-ez

2021 / 04 / 29

Pandemia hasi zenetik Eskoriatzan ez da paperezko kultur gida postontzietan banatu. Hasiera batean, alarma egoera hasi zenean ez ziren kultur ekitaldirik egiten eta gero, berriz ekitaldiak antolatzen hasi ginenean, udalean gai honi buruzko hausnarketa egiteko aprobetxatu genuen, gidak suposatzen duen gastua, bai ekonomikoa bai paperarena,  postontzietara bereiztu barik  bidaltzeko baliagarritasunari edo komenigarritasunari buruz eta beste hedabide batzuk erabiltzeko aukerari buruz.

Horren ondorioz, hedapen modu berriei begira lehen urrats batean aukera hau aurkezten dugu:

  • Nahi dutenek kultur gida hilero whatsappez jasotzea eska dezake.  Horretarako, nahikoa da 650 49 51 66 zenbakia mugikorreko kontaktuetan gehitu eta  whatsApp mezua bidaltzea  izena eta abizena jarrita. Oso inportantea da zenbaki hori kontaktuetan gehitzea, bestela ez baita mezurik jasoko.
  • Mezuak jasotzeari utzi nahi zaionean, nahikoa izango da zenbaki berera mezua bidaltzea “ez dut gida jaso nahi” esanez, eta banaketa-zerrendatik kenduko da.
  • Kultur gida paperean eduki nahi dutenek, udaletxeko herritarrentzako arreta-zerbitzuan, kiroldegian eta liburutegian gidaren kopia bat  eskatu ahal izango dute.

Adibide gisa, horrelakoa izango da whatsapp-ez bidaliko den gida, irudi formatuan. Maiatzeko gida (hau PDF formatuan dago)