Jaurlaritzak herritarrentzako dituen zenbait laguntza interesgarri

2023 / 05 / 02

Eskoriatzako Udalak 2023an ematen dituen dirulaguntzen zabalpen handiagoa egin nahi izan du aurten, herritar onuradunek informazio hori modu errazean eskuratu dezaten.

Laguntza horiek gainera, Eusko Jaurlaritzak ere ematen ditu herritarren bizitza hobetzea helburu duten dirulaguntzak eta horien informazioa zabaldu nahi zaie herritarrei.

Udalean tramitatu daitezkeenak

Ondoren zehazten diren dirulaguntza hauek norberak eska ditzake online ziurtagiri digitala erabilita, eta modu presentzialean Eskoriatzako Udalean bertan tramitatu daitezke:

  • Etxebizitzen alokairua.
    • Gaztelagun. 36 urtetik beherakoentzako dirulaguntzak.
  • Familia eta haurrak:
    • Seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza berriak (Informazioa)
    • Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak (Informazioa)
  • Ikasketak:
    • Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzak (Informazioa)
    • Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak (Informazioa)
  • Genero indarkeria:
    • Genero indarkeria pairatu duten emakumeentzako dirulaguntzak. (Informazioa)

Lanbiden tramitatzekoak

  • Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI)
  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrerak (BGDS)

Dirulaguntza hauek tramitatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten pertsonek udaletxeko H@ZI zerbitzuan eska dezakete:

  • Ordutegia: 8:00 – 14:30
  • Telefonoa: 943 71 44 07