Jaurlaritzarako dokumentuak udalean aurkezte daitezke

2019 / 09 / 03

Jaurlaritzarako dokumentazioa Eskoriatzako Udal Erregistroan aurkezteko aukera eskaintzen zuen hitzarmena 8 urtean indarrean egon ondoren, iraungi egin zela jakinarazi zen webgune honetan 2019ko ekainean.

Hori horrela, 2019ko uztailaren 23an egindako Udalbatzak  Jaurlaritzarekin hitzarmen berria sinatzea onartu zueneta ondorioz Euskal Herriko Erkidegoko administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrak zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Udal honetako erregistroan aurkeztu ahal izango dira.

Hori horrela, aurrerantzean Udal Erregistro Nagusia erabili ahal izango da Eusko Jaurlaritzara dokumentazioa bidali eta erregistratuta geratzeko.