Jon Plazaola Zaldibar antzokian IRABAZI antzezlanarekin

2022ko urtarrilak 13

Euskal Herrian ibilbide oparoa duen aktore urretxuarra oso ezagun egin zen “Allí abajo” telesaileko Iñaki pertsonaiarekin. Plazaolak ikusleak liluratu zituen bere lan onarekin eta umorearekin. Azkenaldian, telebistan eta zineman egindako lanak antzerkiarekin uztartu ditu.

Eskoriatzara etorriko da urtarrilaren 23an, 19:00etan, Zaldibar antzokira, euskarazko IRABAZI antzezlanarekin.

Une honetan, Zaldibar antzokiaren aforoa % 60a da, eta, beraz, sarrera gutxiago daude salgai. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke kiroldegian eta www.bibe.me.

Zaldibar antzokira sartzeko Covid ziurtagiria aurkeztu behar da.

IRABAZI. Sinopsia

“Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti.

Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort- eremua, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzu aematen dion dekalogoa eratu du.

Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Mediokreak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?

Iraupena: 90´