Kirol eskaintza berria martxan da

2014 / 09 / 15

kirola2014-2015 ikasturteko kirol eskaintza berria martxan dago, aurtengo berrikuntzen artean Welness-Osasun zerbitzua dago, besteak beste Pilatesa, Body-balanzea eta Gimnasia Abdominala eskaintzen dituena. Gainera, Spinningerako gela berria erabiliko da eta sentsazioen eta pultsazioen kontrola eramateko sistema berria estreinatuko da. Eskaintzaren artean Zumba ere eskainiko da eta Osasun-Fitness Gelako monitoreak ordutegi zabalagoa izango du. Eskaintza berri honen helburu nagusia herritarren artean bizi-ohitura osasunsuak sustatzea da.

Eskaintzaren xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke eta nahi duenak doan 2 saio egiteko aukera izango du.

Saioak urriaren 1etik aurrera martxan egongo dira.

Kirol jardueretan izena ematea

Izena ematea kiroldegian edo emailez (kiroletxe@eskoriatza.net) egin daiteke. Horretarako webgune honetan orria deskargatu daiteke eta orri horrekin batera ordainketa agiria entregatu beharko da. Ordainketa egiteko kontu korrontea hau da:

ES05 3035 0452 01 4520000946

Fitness jaia

Urriaren 11n, zapatua, ekintza desberdinak probatzeko aukera egongo da Manuel Muñoz kiroldegian, goiz guztian zehar egingo den eskaintza berezian.

Animatu eta parte-hartu!!

Jaitsi informazio eskuorria