Kirol jardueren eskaintza 2021/22 ikasturterako
2021 / 09 / 062021/2022 ikasturteko jarduerak baldintza egokietan eskaini ahal izateko, ratioak egokitu dira, segurtasun-distantziak eta parte-hartzaile guztien osasuna bermatzeko protokolo espezifikoekin.
Eskainiko diren lehorreko (berdean) eta uretako (urdinean) kirol jarduerak honako hauek dira:
Jaitsi honen eskuorria (egutegia, prezioak…) (PDF)
Jaitsi honen eskuorria (egutegia, prezioak…) (PDF)
Izena ematea
Izena emateko epea abuztuaren 23an hasi zen, eta plazak bete arte luzatuko da, betiere izena emateko hurrenkera errespetatuz.
Izena emateko:
- Telefonoa: 943 71 53 28
- Emaila: kiroldegia@eskoriatza.eus (eskaera orria jaitsi online estekan eta bidali emailez)
Ate irekiak
Irailaren 13an eta 14an ate irekien jardunaldiak egingo dira, eta bertan jarduerak probatzeko aukera eskainiko da. Ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da, nahiz eta izen ematea doakoa izan. Hauek dira frogatu ahal izango diren kirol jardueren ordutegiak:
IRAILAK 13, ASTELEHENA (izena emateko azken eguna: irailak 10)
- Erorketa prebentzioa: 10:30
- Pilatesa: 18:30 / 19:30
- Body tonoa: 19:00 / 20:00
IRAILAK 14, ASTEARTEA (izena emateko azken eguna: irailak 11)
- Indoor txirrindularitza: 9:15 / 18:30 / 19:30
- Pilatesa: 10:15 / 15:00 / 17:30
- Zunba: 18:30 / 19:30
Gainontzean, ikasturte guztian zehar ere, lekua dagoen saioetan, proba egiteko doako bi saio gozatzeko aukera dago.