Kiroldegia lehenago zabalduko da astegunetan

2024 / 01 / 08

Manuel Muñoz udal kiroldegiak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera goizeko 7:00etan zabalduko ditu ateak, hau da orain arte zabaltzen zena baino hiru ordu laurden lehenago.

Ordutegi berria jartzeko erabakia zenbait erabiltzailek denbora luzean egindako eskaerari erantzuteko asmoz hartu da, eta aurrerantzean igerilekua, muskulazio gela nahiz gela aerobikoa goizeko 7:00etan erabiltzaileek erabiltzeko moduan egongo dira.

Astegunetan irekiko da 7:00etan, asteburu eta jai egunetan, berriz, orain arteko ordutegi berbera mantenduko da. Hori horrela, honako hau izango da 2024tik aurrerako ordutegia kiroldegian:

  • Astelehenetik ostiralera – 7:00 – 21:00
  • Larunbatak – 9:00 – 13:00 // 16:00 – 20:00
  • Igandeak – 9:00 – 13:00

Urteko egutegia

Bestalde, honako hau izango da kiroldegiak 2024an izango duen egutegia