Kiroldegian egindako inkestaren emaitzak
2017 / 04 / 12
2016ko  bukaeran,  Manuel  Muñoz  kiroldegiko  bezeroen  artean  inkesta  bat  egin  zen  zerbitzuaren  inguruko  iritzia  eta  iradokizunak  ezagutzeko.Inkestaren emaitzetan, kiroldegiko bezeroek hainbat arlori buruz daukaten iritzia jasotzen da: harrera, garbitasuna, komunikazioa, instalazioak orokorrean…
Bestalde, jasotako iradokizunak eta Udalak horiei emandako erantzuna ikus daiteke dokumentu horretan, hau da, zer konponbide eman zaion eta zein den iradokizun bakoitzaren egoera.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie bai inkesta honetan parte hartu dutenei bai kiroldegiko erabiltzaile guztiei, eta, bidez batez, hurrengo inkestetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, guztiona den kirol zerbitzua hobetzeko erabiltzaileen iritzia oso erabilgarria baita.
