Komiki tailerra liburutegian
2025 / 03 / 12Eskoriatzako Udalak komiki tailerra antolatu du 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat. Liburutegiak komikiaren egunaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu: erakusketa, tailerra, gomendio bereziak…
Berrikuntzen artean, komiki tailerra egingo da. Komikiak bi diziplina batzen ditu, ilustrazioa eta gidoigintza. Saio praktiko honetan, irudia da landuko dena. Olaia Benito ilustratzaile eskoriatzarrak komikiak egiteko erabili ohi diren marrazki teknika ezberdinak aurkeztuko ditu.
Liburutegian eskainiko den saioa praktikoa izango da; parte hartzaileek komikiak marrazteko teknikak probatuko dituzte. Hona hemen informazioa:
EGUNA: martxoak 22
ORDUA: 11:00-13:00
ADINA: 10 eta 14 urte bitartekoak (2011-2015 jaioak)
LEKUA: Bibliotekan
KOSTUA: 5€ (saioan bertan ordainduko da)
Izen-ematea online egingo da eta horretarako azken eguna martxoaren 19an izango da. Izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute, zozketa egingo da partaideak hautatzeko. Emailez jakinaraziko dira zozketaren emaitzak.