Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2024 / 03 / 25

2024ko martxoaren 21ean argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzan egingo diren kultur programetarako eta jardueretako dirulaguntzak emateko oinarriak. Oinarri horien arabera, honako hauek dira dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak:

  • Herriko kultura sorkuntza bultzatzeko programa edo jarduerak.
  • Ondorengo programa eta jarduerak sustatzekoak:  musika, dantza, antzekia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak eta abar.
  • Gazteetzako antolatutako jarduerak.
  • Euskal historiaren eta kulturaren balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak, bereziki eskoriatzarrenak.
  • Euskaraz edo euskararen erabilera sustatzeko programak edo jarduerak.

Zeinek eskatu dezake?

  • Erakundeek: hau da ofizialki inskribatuta dauden elkarteek
  • Pertsona fisikoek: 18 urtetik gorako eskoriatzarrek

Dirulaguntza eskatzeko moduak eta epeak

Eskaerak sinatuta, eredu normalizatuaren arabera eta dagokien dokumentazioarekin batera, modu presentzialean edo telematikoan aurkeztu beharko dira apirilaren 22a baino lehen.

  • Elkarteek eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dute, eguneko 24 ordutan, asteko 7 egunetan, Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan (HEMEN).
  • Pertsona fisikoek, eskaera presentziala egiteko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etik 14:30era udalaren H@ZI zerbitzuan. Nahi izanez gero, pertsona fisikoek ere erabili dezakete goiko esteka, eskaera online egiteko

Dokumentazioa

Eskatzaileek ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:

  • Dirulaguntza eskaera orria
  • Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena
  • Aurrekontua

Oharra

Tramitazioa errazteko, dirulaguntza eskatu nahi duten taldeek edo pertsonek hitzordua eska dezakete, dirulaguntza honi buruzko xehetasunak jasotzeko. Hitzordua eskatzeko:

  • H@Zi – 8:00 – 14:30 (apirilaren 2tik 5era 9:30 – 13:00)
  • 943 71 44 07
  • hazi@eskoriatza.eus

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 
Informazio gehiago