Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2026 / 04 / 23

2026ko apirilaren  22an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzan egingo diren kultur programetarako eta jardueretako dirulaguntzak emateko oinarriak. Oinarri horien arabera, honako hauek dira dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak:

  • Herriko kultura sorkuntza bultzatzeko programa edo jarduerak.
  • Ondorengo programa eta jarduerak sustatzekoak:  musika, dantza, antzekia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak eta abar.
  • Gazteetzako antolatutako jarduerak.
  • Euskal historiaren eta kulturaren balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak, bereziki eskoriatzarrenak.
  • Euskaraz edo euskararen erabilera sustatzeko programak edo jarduerak.

Zeinek eskatu dezake?

  • Elkarteek: hau da ofizialki inskribatuta dauden elkarteek
  • Pertsona fisikoek: 18 urtetik gorako eskoriatzarrek

Dirulaguntza eskatzeko moduak eta epeak

Eskaerak sinatuta, eredu normalizatuaren arabera eta dagokien dokumentazioarekin batera, modu presentzialean edo telematikoan aurkeztu beharko dira apirilaren 22a baino lehen.

  • Elkarteek eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dute, eguneko 24 ordutan, asteko 7 egunetan, Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan (HEMEN).
  • Pertsona fisikoek, eskaera presentziala egiteko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etik 13:30era udalaren H@ZI zerbitzuan. Nahi izanez gero, pertsona fisikoek ere erabili dezakete goiko esteka, eskaera online egiteko

Dokumentazioa

Eskatzaileek ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:

  • Dirulaguntza ESKAERA ORRIA
  • Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena eta aurrekontua( I ERANSKINA)

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 25ean bukatzen da.

GAO Oinarriak eta deialdia
Informazio gehiago