LAN ESKAINTZA: 2 peoi lurperatzaile eta administrari 1
2023 / 11 / 06
Eskoriatzako  udalak  3  pertsona  kontratatuko  ditu  2023ko  Enplegua  sustatzeko  dirulaguntzen  baitan.
2 peoi lurperatzaile: 3 hilabetez egongo dira lan jardun osoan. Hauek dira betebeharreko ezinbesteko baldintzak:
- Lanbidek  eskatutakoak:
a) Langabe egoeran izatea eta Lanbiden lan eskatzaile bezala izena emanda egotea.
b) 2022ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza-deialdietan eta 2022ko ekitaldirako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatua ez izana. - Eskoriatzako  Udalak  ezarritakoak:
a) Eskoriatzan erroldatuta egotea deialdia baino 6 hilabete lehenagotik.
b) Aurrekari penalik ez izatea.
d) B gidabaimena. 
ERREFERENTZIA: 162023013045
Administrari 1: 6 hilabete lanaldi erdian egongo da. Eginbeharrekoak honako hauek izango dira: diru-bilketa eta Idazkaritza-kontuhartzailetza arloei laguntzea. Oro har, arlo horietako udal-espedienteen sortutako premiei erantzutea, betiere kontratatutako kategoriaren arabera. Hauek dira betebeharreko ezinbesteko baldintzak.
- Lanbiden lan eskatzaile eta langabezian bezala izena emanda egotea.
 - 2022ko ekitaldirako enplegua sustatzeko edo Gazte Enplegurako Programan kontratatua ez izana.
 - Debagoienan erroldatuta egotea deialdia baino 6 hilabete lehenagotik.
 - Aurrekari penalik ez izatea.
 - Erdi edo goimailako heziketa zikloa izatea (Administrazioa eta kudeaketa).
 - Euskara:C1 (EGA) ziurtagiria edo Udalak egingo duen proba gaindituta .
 - IT-Txartela (oinarrizkoa,edozein bertsio):Microsoft Word,Acces eta Excel.
 
ERREFERENTZIA: 162023013101
Eskaerak aurkezteko eguna: 2023ko azaroaren 9
Informazioa eta izen ematea:
- Lanbiden
 - Telefonoa: 943 023 860
 
