LAN ESKAINTZA: 2 peoi lurperatzaile eta administrari 1

2023 / 11 / 06

Eskoriatzako udalak 3 pertsona kontratatuko ditu 2023ko Enplegua sustatzeko dirulaguntzen baitan.

2 peoi lurperatzaile: 3 hilabetez egongo dira lan jardun osoan. Hauek dira betebeharreko ezinbesteko baldintzak:

  • Lanbidek eskatutakoak:
    a) Langabe egoeran izatea eta Lanbiden lan eskatzaile bezala izena emanda egotea.
    b) 2022ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza-deialdietan eta 2022ko ekitaldirako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatua ez izana.
  • Eskoriatzako Udalak ezarritakoak:
    a) Eskoriatzan erroldatuta egotea deialdia baino 6 hilabete lehenagotik.
    b) Aurrekari penalik ez izatea.
    d) B gidabaimena.

ERREFERENTZIA: 162023013045

Administrari 1: 6 hilabete lanaldi erdian egongo da.  Eginbeharrekoak honako hauek izango dira: diru-bilketa eta Idazkaritza-kontuhartzailetza arloei laguntzea. Oro har, arlo horietako udal-espedienteen sortutako premiei erantzutea, betiere kontratatutako kategoriaren arabera. Hauek dira betebeharreko ezinbesteko baldintzak.

  • Lanbiden lan eskatzaile eta langabezian bezala izena emanda egotea.
  • 2022ko ekitaldirako enplegua sustatzeko edo Gazte Enplegurako Programan kontratatua ez izana.
  • Debagoienan erroldatuta egotea deialdia baino 6 hilabete lehenagotik.
  • Aurrekari penalik ez izatea.
  • Erdi edo goimailako heziketa zikloa izatea (Administrazioa eta kudeaketa).
  • Euskara:C1 (EGA) ziurtagiria edo Udalak egingo duen proba gaindituta .
  • IT-Txartela (oinarrizkoa,edozein bertsio):Microsoft Word,Acces eta Excel.

ERREFERENTZIA: 162023013101

Eskaerak aurkezteko eguna: 2023ko azaroaren 9

Informazioa eta izen ematea: