Landaguneko argiteria sistementzako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik

2024 / 10 / 03

Urriaren 3an publikatu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzako Udalak landagunerako argiteria sistementzako aurten emango dituen dirulaguntzen oinarriak, eta laguntzak eskatzeko epea zabalik dago urriaren 31 arte.

Dirulaguntza hau ematen da landa auzoetako gune nagusietatik isolatuta dauden eta kanpoaldean argiteria publikoa ez duten eraikinen kanpoaldean jarritako argi puntuen energia kontsumoa finantzatzeko, eta honako helburuak baldin badituzte:

  • Eraikinaren sarrera nagusia argitzea.
  • Eraikina seinaleztatzea.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak deialdia egiten den urteko kontsumoarenak izan beharko dira, hain zuzen ere, ondorengo baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituzten argi puntuenak:

  • Udalak jarritakoak edo baimendutakoak izatea.
  • Katastroan alta emanda eta auzoko gune nagusitik isolatuta dauden egoitza-eraikinetako sarrera edo erabilera orokorreko eraikinak (ermitak, auzo-lokalak edo antzerakoak) argiztatzea.
  • Kanpoaldean argiteria publikorik ez izatea.
  • Argi puntua pizteko sistemak funtzionatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa, 30 euro argi puntuko.

Informazio guztia webgune honetan(eskaera non eta nola egin, aurkeztu beharreko dokumentazioa…)