Landa guneetako argiteria sistementzako dirulaguntzak (2024)

Deskribapena:

Elizateetako eta landa-auzoko gune nagusietatik isolatuta egon eta kanpoaldean argiteria publikoa ez duten eraikinen kanpoaldean jarritako argi puntuen energia kontsumoa finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak.

Laguntzak ondorengo helburuak bete beharko dituzte:

  • Eraikinaren sarrera nagusia argitzea.
  • Eraikina seinaleztatzea.
Saila: Elizateak
Egoera: Plan estrategikoan aurreikusita
Araudi aplikagarriak:

Oraindik publikatu barik daude dirulaguntza hauek arautuko dituzten oinarriak.
Baina, bitartean, dirulaguntza honi buruzko xehetasunak hemen kontsultatu daitezke.

Eskaera aurkezteko epea: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA EZ DAGO ZABALIK, DEIALDIA BOLETINEAN PUBLIKATU ARTE.. Publikazioa 2024ko irailean aurreikusten da.