Magia tailerra Niala magoaren eskutik

2023 / 05 / 11

Maiatzaren 28an, igandean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00ak arte, Niala magoak magia tailer bat emango du Ibarraundi Museoan  8 eta 12 urte bitarteko neska mutilei zuzenduta.

Ordu eta erdi iraungo duen saio honetan, haurrek truko batzuk ikasiko dituzte, karta, soka eta oinarrizko materialarekin.

Guztira 15 plaza eskainiko dira eta plazak agortzen diren arte egongo da izena emateko aukera.

Tailerraren prezioa, 5€koa da, eta izen ematea on line egin behar da: www.bibe.me helbidean.

Niala magoa, 21 urteko mago gaztea da, 11 urterekin hasi zen magia munduan, eta gaur gaurkoz magia du ogibide.

Herriz herri ibiltzen da haurrei, eta helduei zuzendutako saioak egiten, batzuetan antzokietan eta beste batzuetan kalean bertan. Ezagunak diren beste mago batzuekin ere aritzen da elkarlanean,  eta Euskal Herriko eszenatokietan ezaguna egiten ari da.