Magia Zaldibar antzokian aste bukaera honetan

2021 / 03 / 22

“Harritzearen abilezia” ilusio handiak eta umorea nahasten dituen ikuskizun paregabea da.

Hodei Magoaren lau azken ikuskizunetako ideia onenak batu eta paregabea den ikuskizuna lortu da, magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatuko gaituen ikuskizuna… ilusionatzea lortzen dute? engainatu egiten dute? Nork daki?

​Inpaktu handiko ekoizpena izango da aste buru honetan Eskoriatzan izango dugun ikuskizuna, joku landuak, ilusio handiak eta ideia originalekin.

Larunbatean, martxoaren 27a, 19:00etan  helduentzako ikuskizuna izango da eta  igandean, martxoaren 28a, publiko familiarrari zuzendutako, arratsaldeko 17:00etan.

Sarrerak jadanik kiroldegian daude salgai, larunbaterako 5 euroan, eta iganderako 3 euroan.  Aldez aurretik saltzen ez direnak  takilan salduko dira ikuskizuna baino ordu erdi  lehenago.

Hodei magoaren ohiko umoreak eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak ordubete luzean publikoa harrapatuko dute, erritmo aldaketekin, sorpresekin eta publikoak antzokitik abesten ateratzea erangingo duen soinu bandaz beteriko proposamenarekin.

​Ekoizpen hau Iruñeko Gayarre Antzokirako prestatu zen eta  2020ko abuztutik giran dago proposamen eszeniko ero hau.

Magian dena ikusia duzula uste baduzu, HARRITZEAREN ABILEZIA ikusi ez duzulako esaten duzu.