Maiatzaren 4tik 18ra, udaleku irekietarako izen emateko epea

2023 / 05 / 02

Udaleku irekiak uztailean zehar haurrei aisialdiaz gozatzeko antolatzen den eskaintza da. Ondo pasatzea, naturaz gozatzea eta berdinkideekin harremanak izatea da euskaraz eskaintzen den zerbitzu honen helburua.

Udalekuetan haurrek ekintza asko egiten dituzte, gehienak Eskoriatzan eta bere ingurunean, adin bereko haur taldeetan eta begiraleek lagunduta.

Udalekuen inguruko informazio zehatza

  • Data: uztailaren 4tik 21era
  • Nori zuzenduta: 2011-2019 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzenduta.
  • Ordutegia: egunero, 09:00-13:00, eta ostegunetan, egun pasak, 09:00-17:00.(2019an jaiotako haurrek 10:00etan sartzeko aukera izango dute. )
  • Prezioa:
    • 75 €, haur bat.
    • 145 €, bi haur.
    • 219 €, hiru haur.
  • Izena emateko epea: maiatzaren 4tik maiatzaren 18ra arte.

Izen ematea

Izena emateko dokumentazioa: On line izen emate orria bete  (HEMEN)  eta ordainketa agiria bidali txirikila@gmail.com helbidera.

Garrantzitsua: ordainagirian haurraren izena eta abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira. Haur bat baino gehiago apuntatuz gero, haur bakoitzeko izen emate formulario bat eta ordainketa ordainagiri bat bidali beharko da.

Online izena emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekan egongo gara astelehenetik ostiralera 16:45tik 19:30ak arte.