Martxan dago Olazar jubilatuen taberna ustiatzeko lehiaketa publikoa

2024 / 02 / 23

Jubilatuen tabernaren egungo kontratua bukatzear da eta Udalak, otsailaren 22an egondako Ohiko Osoko bilkuran aho batez onartu zuen martxan jartzea kontratazio berria egiteko lizitazioa, hau da, baldintza teknikoen agiria eta baldintza administratiboen agiria.

Tabernaren ustiaketari lotuta doaz honako lan hauek: taberna eta aretoaren zerbitzuarekin zuzenean lotutako tresnak eta instalazioak garbitzea, jubilatuen etxean atezain zerbitzua ematea eta eraikinaren beheko solairuan, jubilatu etxeko tabernaren ondoan, dauden komunak garbitzea. Komun horiek jendearentzako erabilgarri egon behar dira 11:00etatik 22:00etara.

Kontratuak gehienez bost urteko iraupena izango du, eta  proposamenak aurkezteko epea martxoaren 11n bukatzen da.

  • Plegu teknikoa  (PDF)
  • Plegu administratiboa (PDF)

Informazio gehiago eta proposamenak aurkezteko web orria: HEMEN