Merkataritza eta zerbitzu arloko dirulaguntzak
2023 / 05 / 31Dagoeneko zabalik dago merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo eskuz aldatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, eta aurtengo urriaren 31ra arte egongo da eskatzeko aukera.
Bi dirulaguntza mota daude deialdi honetan:
- Lokalak alokatzeko
- 1.urtean – alokairu-kostuaren %50 emango du udalak eta gehienez 150 €/hileko
- 2.urtean – alokairu-kostuaren %40 emango du udalak, eta gehienez 100 €/hileko
- Lokalak erosteko
- Katastro-balioaren %4a, eta gehienez 2.000 €
Dirulaguntzen oinarriak eta xehetasunak webgune honetan kontsultatu daitezke.
Informazio gehiago eskatu edo zalantzak argitzeko:
- H@ZI
- 943 71 44 07