Merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko dirulaguntzak (2023)

Deskribapena:

Dirulaguntza deialdi honetan merkataritza edo zerbitzu establezimendu bat irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko lokalak alokatzeko edo erosteko dirulaguntzak ematen dira.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 3500 €
Araudi aplikagarriak:

DEIALDIA eta OINARRIAK (GAO – 29/05/2023)

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023/10/31
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera.

Informazio gehiago:

  • H@ZI – udaletxea
  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
    • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Bestelako dirulaguntzarik eskatu duen.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Enpresa pertsona juridikoa baldin bada: eratze edo aldaketa eskritura (merkataritza-erregistroko inskripzioaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia. Horiekin batera, enpresaren izenean eskaera egiten duen pertsona fisikoaren aldeko notario-ahalordearen kopia.
  • Proiektua azaltzeko txostena.
  • Proiektua berria baldin bada, ideiaren bideragarritasun plana, Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziak balioztatutako bideragarritasun plana.
  • Jarduera egin nahi den lokalaren alokairu kontratuaren edo salerosketa kontratuaren kopia. Kontratu horien ordez lokalaren jabearen zinpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da. Bertan, eskatzaileak diru laguntza lortuz gero lokala alokatzeko edo saltzeko konpromisoa jaso beharko da, eta adierazi beharko da lokala non dagoen, alokairuaren prezioa (edo, hala badagokio, salerosketarena) eta kontratuaren indarraldia.
  • Eskoriatzako udalak zuzenean ziurtatuko du lokalak zein bertan egin beharreko jarduerak udal lizentzia duela edo bere kasuan, aurretiazko jakinarazpena eginda dagoela eta bat datorrela indarrean dagoen legediarekin.
  • Bestelako dirulaguntzarik jaso edo eskatu badu, horri buruzko aitorpen-agiria.