MOZIOA: abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrola

2021 / 04 / 29

Udalbatzarrak apirilaren 27an izandako Ohiko Osoko Bilkuran aldeko 5 botorekin (3EAJ/PNV, eta 1 Elizateak) eta 3 abstentziorekin (EHBildu) honako izenburua duen mozioa onartu zuen: Mendiko abelzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa.

Onartutako mozio horren bitartez, Eskoriatzako Udalak, bere eskumenen esparruaren barruan, honako konpromisoak hartzen ditu:

  1. Eskoriatzako Udalak bere konpromiso tinkoa agertu nahi du mendiko abelzaintzarekin eta gure mendiak larretzen dituzten ardiak, ahuntzak, behiak eta zaldiekin. Aziendaren maneju estentsiboak, kalitatezko eta elikagai osasuntsuen ekoizpenarekin batera, ingurunearen zaintza eta kudeaketarako tresna baliagarrienetarikoda delako eta honenbestez, mendiko abelzaintzarako mehatxua den otsoaren populazioa kontrolatuko dituen neurriak eta araudiak eskatzen ditu.
  2. Eskoriatzako Udalak helaraziko dio Transitzio Ekologikoa eta Erronka Demografikorako ministeritzari, mendiko abelzaintzaren aldeko apustua egiten duela eta honenbestez, otsoaren babesa areagotzeko erabakiaren aurka eta otsoaren populazioa kudeatu ahal izateko baliabide guztiak har ditzala kontuan, besteak beste, ehiza.
  3. Udalak helaraziko dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailari ez dezala otsoa babes bereziko espezieen katalogoan sartu eta honekin otso populazioei sarrera eta egonkortzea erraztu. Ez dezan kolokan jarri abeltzakntza estentsiboa. Gurea bezelako lurralde txikian, mendiko abeltzaintza elkarbizi ezinezko praktika da eta otso populazioekin.