MOZIOA: martxoaren 8a, emakumeon eguna
2025 / 03 / 06Udalbatzarrak otsailaren 27an izandako Ohiko Osoko Bilkuran bertaratutako 7 zinegotziren aldeko botoarekin (EH Bildu) eta 3 zinegotziren aurkakoarekin (EAJ), 2025eko martxoaren 8rako Moazioa onartu zuen. Onartutakoaren arabera, Eskoriatzako Udalak honako hau erabaki du:
- Berdintasun zein Barne Planen bidez, gobernantza ereduaren inguruan lan egitea eta emakumeen boteretzea sustatzeko bideak ezartzen jarraitzea. Horretarako, Eskoriatzako I.Berdintasun Plana diseinatzea eta ezartzea.
- Euskal Herriko Mugimendu Feministak herrian/herrialdean bultzatuko duen dinamikarekin bat egitea eta Martxoaren 8ko deialdiak babestea, herritarrei bertaratzeko deia eginez.
- Eskoriatzako Mugimendu Feministak bidezko eta berdintasunezko gizartea lortzeko egindako eta egiten duen ekarpena eta lana aitortzea.
- 2024an zehar garatu den berdintasun diagnostikoaren prozesuan parte hartu duen herriko norbanako eta eragile guztiei eskerrak ematea Eskoriatzako argazkia osatzen laguntzeagatik.
Hemen mozioa osorik (PDF)
Eskoriatzan antolatutako ekintzen programazioa www.eskoriatzakoagenda.eus webgunean kontsultatu daiteke.