MOZIOA: martxoaren 8rako Adierazpena
2023 / 03 / 06Udalbatzarrak otsailaren 28an izandako Ohiko Osoko Bilkuran aldeko 7 botorekin (EAJ/PNV 6 eta Elizateak 1) eta 3 abstentzio botorekin (EHBildu) 2023ko martxoaren 8rako Adierazpena onartu zuen, honako konpromisoak hartzen dituena emakumeen lidergoa bultzatzeko eta boterea berdintasunean egikaritzeko:
- Emakumeen Etxeak sortzeko prozesu parte-hartzaileekin hastea, udalerri bakoitzaren beharretara egokituta.
- Ahalduntze programak eta eskolak baliabide eta leku egokiez hornitzea.
- Mugimendu feministaren eta emakume-elkarteen parte-hartzea indartzea, emakumeen/berdintasunaren tokiko kontseiluetan, erabaki partekatuak hartzeko konpromiso sendo batetik abiatuta.
- Berdintasun-planen intersekzionalitatea indartzea gure gizartea osatzen duten eremu guztietan, emakumeek beraien aniztasunean duten parte-hartze osoa eta eraginkorra finkatzera iristeko.
- Adinaren eta generoaren arabera bereizitako datuak sortzea, 1/2022 Legearen aginduak dakarrena kontuan hartuz, neskatilen, neska nerabeen eta emakumeen bizitzetan eragin zuzena izango duten politikak egiteko informazioa emateko.
- Politikan sartzen diren emakumeentzako ikaskuntza- eta ahalduntze-guneak antolatzea, emakume hautetsien arteko laguntza-, elkartasun- eta aliantzasareen bidez, adibidez, Basqueskola Sarea, edo beste sare batzuk.
- EUDELeri eskatzea, indarkeria politikoari aurre egiteko protokoloak proposa ditzala, emakumeen partea hartzeari eta erabakitzeko gaitasunari buruzko ikerketa bultza dezala eta ordezkaritza orekatu baterantz egiten diren aurrerapenak babes ditzala.
Hemen mozioa osorik (PDF)