Lokala erabiltzeko arauak
- Talde edo kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek beregain hartuko du taldearen ekintzen erantzukizuna.
- Lokalaren giltza ordezkari horrek jasoko du udalarekin hitzarmen bat sinatu ondoren.
- Ezin dira giltzen kopiak egin
- Kuadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu.
- Lokala erabili nahi duten adingabeez osatutako kuadrillek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek sinatuko du udalarekin hitzarmena eta kuadrilla lokalean dagoenean, bertan egon beharko du.
Lanaldia amaitzean, lokalak garbi eta txukun egon beharko du.
- Lokala ezingo da erabili 21:00etatik aurrera.
- Martxoaren 16rako dena garbi eta bilduta egongo da. Ondoren, giltza udaletxera eramango da.
- Udalak ez du bere gain hartuko lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizuna.