Mozorroak prestatzeko udal lokala erabiltzea
2026 / 01 / 15
Inauteriak gertu daude eta otsailaren 14an kalean ikusiko ditugun mozorroak eta karrozak prestatzeko lokal bar jarri du udalak koadrilen esku. Lokala erabiltzeko eskaerak egiteko epea zabalik dago:
Lokalak erabiltzeko arauak
- Talde edo koadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek beregain hartuko du taldearen ekintzen erantzukizuna.
- Adintxikikoez osatutako koadrillek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek sinatuko du udalarekin hitzarmena eta koadrilla lokalean dagoenean, bertan egon beharko du.
- Lokalaren giltza ordezkariak jasoko du Udalarekin hitzarmena sinatu ondoren.
- Ezin dira giltzen kopiak egin.
- Koadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu.
Lokala ezingo da erabili 21:00etatik aurrera.- Lanaldia amaitzean, lokala garbi eta txukun utzi beharko du.
- Talde bat baino gehiago egongo denez lokal berean, besteen gauzak ez dira ikutuko eta erabiliko.
- Otsailaren 22rako dena garbi eta batuta utzi beharko da. Ondoren, giltza udaletxean entregatuko da.
- Udalak ez du bere gain hartzen lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizuna.
