NASTEBORRASTE dantzaren ikastaroa
2025 / 01 / 24Iaz estreinatu zen NASTEBORRASTE dantza, hain zuzen ere duela 100 bat urte Eduardo Gorosarri txistulari eskoriatzarrak izen horrekin sortu zuen piezan oinarrituta, Idoia Lahidalga dantza irakasleak sortu zuena.
Dantza hori Eskoriatzako herri inauterian dantzatzeko sortu zen, eta aurten martxoaren 4an izango da. Hori horrela, otsaileko astelehenetan dantza ikastaroa egingo da, nahi dutenek ikasi eta martxoa hasieran plazan egiteko.
- Ikastaro egunak: otsailak 3, 10 eta 17. (astelehena)
- Ordutegia: 20:00 – 21:00
- Entsegu orokorra: otsailak 25 (asteartea), dantza taldeko kideekin batera
Izen-emateko bete formularioa.
Ikastaroa Gorosarri dantza taldeak antolatu du eta 5 euroko prezioa kobratuko du, taldeak dituen gastuak ordaintzeko erabiliko dena.