Obrak erdiko kalean eta informazio bilera
2013 / 07 / 04Erdiko kalean mugikortasuna eta zerbitzuak hobetzeko hainbat obra egongo dira: saneamendua eta asfaltatzea, ur hodia berritzea, autobus geltokia lekuz aldatzea eta biribilgunea egitea.
2012 amaieran egin zen EskoHitza prozesu parte-hartzailean, Eskoriatzako herritarrek 2013-rako inbertsio proiektuak bozkatzeko aukera izan zuten eta han emandako lehentasunaren arabera gauzatuko dira aurtengo inbertsioak. Horien artean aipatutako proiektuak bozkatu ziren eta lKS ingenieria enpresak egin du obra horien guztien proiektua. Obra oradindik ajudikatzeko dago, bain ajakinekoa da iraila eta azaroa bitartean egingo direla 400.000 euroko kostua izango duten obra hauek:
- Biribilgunea egitea Santa Ana, Olazar eta erdiko kalearen bidegurutzean
Informazio bilera
Obra horien xehetasun guztiak emateko uztailaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, informazio bilera egingo da Kultur etxean. Interesa duten herritar guztiak gonbidatuta daude bilerara, informazioa jaso eta ekarpenak egiteko, nahiz zalantzak argitzeko.