Ongizate emozionala sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko Tokiko Plana 2026 – 2029
2026 / 01 / 14Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrietan Ongizate Emozionala sustatzeko eta Adikzioak prebenitzeko hurrengo 4 urteetarako Plana martxan jarri nahi da.
Plan honen oinarria, iaz egin zen ongizate emozionalari eta adikzioei buruzko diagnostikoa da. Bertan, hainbat eragilek, gaztek eta bi herrietako bizilagunek hartu zuten parte.
Planaren diseinuan Ongizate Emozionaleko Mahaiak parte-hartu du, eta bertako kide izan dira bi udalerrietako ikastetxe guztiak, talde psikosoziala, Osakidetzako zerbitzu komunitarioa, gaztelekua, eta gazteriako, udaltzaingoko eta prebentzioko udal-teknikariak.
Plana webgune honetan azter daiteke, eta otsailaren 12ra arte jendaurrean egongo da, edozein pertsona fisikok edo juridikok espedientea aztertu ahal izan dezan eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak eta iradokizunak
aurkez ditzan.
Planari inolako alegaziorik edo iradokizunik aurkeztu ezean, behin betiko onartutzat joko da beste erabakirik hartu behar izan gabe.

