Ostalaritzako sektorearentzako aparteko laguntzak
2021 / 01 / 20Covid-19 delakoaren ondorioz ostalaritzako sektorea jasaten ari den galera ekonomikoa arintzeko eta, horrekin, jarduera mantentzen laguntzeko helburuarekin emango dira laguntza hauek. Eskaerak 2021eko otsailaren 5era arte egin ahal izango dira.
Diruz lagunduko diren jarduerak ondorengoak dira:
- Negozio-lokalen alokairu gastuak.
- Jarduerarekin lotutako ondasunen erosketa finantzatzeko maileguen amortizazio eta interes gastuak.
- Gastu sozialak eta langile gastuak (autonomoen kuota, gizarte segurantza…).
- Aholkularitza gastuak.
- Kontsumo gastuak (argindarra, gasa, telefonoa, erregaiak…).
- Produktu galkorrak eta jarduerarekin zuzenean lotutako beste batzuk erostearen gastuak.
Oinarriak eta xehetasun gehiago webgune honetan kontsultatu daitezke.
Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: otsailak 5a.
Informazio gehiago:
- Ibarraundi museoa
- Telefonoa: 943 71 54 53
- Emaila: merkataritza@eskoriatza.eus