Covid19 – Ostalaritzarako laguntza zuzenak

Deskribapena:

Covid-19aren aurkako neurri gisa beren jarduera bertan behera uzteagatik Eskoriatzako Ostalaritza sektorerako ezohiko udal laguntzen programa.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Indarrean
Non tramitatu:

Herritarren Arreta Zerbitzua – udaletxea

  • Ordutegia: 9:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Eskaera aurkezteko epea: 2021/02/05
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera orria eta eranskinarekin batera honako dokumentazioa:

  • a) Dirulaguntzaren helburu den norberaren konturako langilearen edo autonomoaren izen-abizenak eta NANa. Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala eta IFK, eta hala badagokio, ahalordedunaren NANa.
  • b) Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Ogasunarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. (Ez da aurkeztu beharrik egongo, Eskaera orrian Udalari informazio hau zuzenean eskuratzeko baimena ematen bazaio)
  • c) Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea egiaztatzeko ziurtagiriak. (Ez da aurkeztu beharrik egongo, Eskaera orrian Udalari informazio hau zuzenean eskuratzeko baimena ematen bazaio)
  • d) Norberaren konturako langileek, autonomoen kotizazioan ordaindutako azken ordainagiria.
  • e) Gizarte Segurantzako erregimen orokorrari ordaindutako azken ordainagiriaren ordainketa-justifikantea.
  • f) Alta emanda dauden langileen inguruko txostena, Gizarte Segurantzako kotizazio-kontu bateko kode batean, 2020ko abenduaren 10ari dagokiona.
  • g) Dirulaguntza sartu beharko litzatekeen kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
  • h) Gastuak justifikatzeko dokumentuak:
    – Gastu horiek justifikatzeko fakturak eta ordaindu izanaren justifikanteak.
    – Establezimenduaren alokairu kontratua.
  • i) Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.
Eranskinak:

Oinarriak – GAOn publikatuta (PDF)