´Ostegun bidaiariak´ aurten Afrikan eta penintsulan

2022 / 09 / 15

Irailaren 22an emango dio hasiera Eskoriatzako Ostegun Bidaiariak ekimenaren bederatzigarren edizioak. Bi eskoriatzarrek, eurak bisitatu dituzten herrialdeak ekarriko dituzte gure artera: Madagascar,  zuhaitz erraldoien herrialdea, animali exotikoak eta koralezko hondartzak dituena; eta Al-Balat, zilarraren bidea, Meridatik Leonerako bide historikoa, laguntaldean bizikletan egindakoa.

Dia mankany Madagaskar
Hizkaria: Leire Zurutuza Uribetxebarria

Aurtengo abuztuan turismo gutxiko leku paregabea aurkitu nahian, Leirek eta Oierrek Afrikako irlarik handiena aukeratu zuten, Madagascar. Bertako natura eta kultura ezagutzeko gogoz, hilabeteko bidaiari ekin zioten baobaben eta lemurren lurraldera. Hilabetean dena ikusi ezin eta erdigunea, hegoaldea eta ekialdea aukeratu zituzten, baita iparraldera dagoen Nosy Boraha irla txikia ere. Madagascar polita da, jende oso ona bizi da bertan eta paisaia desberdin eta ederrak ditu, baina gogorra ere bada.

  • Noiz: Irailak 22, osteguna
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaldibar antzokia

AL-BAKAT Zilarraren bidea bizikletaz
Hizlaria: Jon Errasti Iriarte

Zilarraren Bidea (Via de la Plata) Espainiako iparraldea eta hegoaldea lotzen dituen ibilbide historiko bat da, erromatarrek Meridatik Astorgara eta handik Xixonera eraikitako galtzadatik igarotzen dena.
Ze Nezesidade taldeko kide batek aspalditik zebilkien buruan bidaia hau egiteko asmoa, baina arrazoi diferenteak direla-eta, 2021eko udaberrira arte itxaron behar izan zuen.
Horrela, bada, hiru lagun abiatu ziren 2021eko udaberrian, bizikletan, Sevillatik Xixonerako bidea egiteko asmotan, baina Astorgara orduko nahikoa zutela iritzita, Leoneraino luzatu eta han amaitu zuten ibilbidea, 12 etapatan 865 km eginda.

  • Noiz: Irailak 29, osteguna
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaldibar antzokia