Ostiralean izango dugu ZeDemontre topaketaren III. edizioa

2024 / 07 / 16

Ostiral honetan,  uztailak 19, arratsaldeko 19:00etan, ZeDemontre topaketaren hirugarren edizioa egingo da Eskoriatzako Santa Marina plazan. Izen-ematea amaituta, Leire Lezeta eta Dorleta Ezeiza bikotea eta Zirrara taldea izango dira Santa Marina plazako oholtza gainera igoko direnak.

Leire eta Dorleta. Musika zaletasunak eta adiskidetasunak batzen ditu Leire eta Dorleta eskoriatzarrak. Soinua eta panderua eskuetan hartuta, kantu ezagunak joko dituzte, batzuk dantzarako modukoak ere izango direnak.

Zirrara taldea. Eskoriatza eta Aretxabaletako Oihanak, Eiderrek eta Marenek, kantu ezagunen bertsioak egiten dituzte, guztiei ukitu xarmangarria emanez. Ahotsez gain, gitarra eta kaxoia izango dituzte oholtzan lagun.

Arratsalde osoan zehar, Eskoriatzan ekoizten den GERRIGARDO garagardoa dastatzeko aukera egongo da.

SARIAK

Sari bakarra egongo da, 300 eurokoa (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago.

Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak  100 euro jasoko ditu, taldeak, berriz,  200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 euro gehiago.)