Puzgarriak kiroldegiko igerilekuan

2024 / 03 / 27

Apirilaren 2an eta 3an, asteartea eta asteazkena, haurrentzako uretako puzgarrien parkea jarriko da  kiroldegiko igerilekuan.

Jolasteko puzgarriak arratsaldez egongo dira, eta bi ordutegi tarte egongo dira, adinaren arabera:

  • 17:00-18:30  —  8 urtetik beherakoak (heldu batekin joan beharko dira)
  • 18:30-20:00 —  9-12 urte

Kiroldegiko bazkideek sarrera doan izango dute, eta bakide ez direnak 3 euro ordaindu beharko dute.  8 urtetik beherako haurrekin doazen helduen sarrera, doan izango da.